ADDIT3D
  • 09:30 - 13:50   Akreditazioen mostradorearen ordutegia

    4. pabiloiko hitzaldi-aretoa (BEC)

    Gogoratu hitzaldietan webgunearen bidez edota 4. pabiloiko akreditazioen erakusmahaian izena emateko aukera duzula kongresua ospatzen den bitartean. Ordura arte, eskuratu aldez aurretik akreditazioa esteka honen bidez.


  • 10:00 - 10:10   Ongi etorria eta Additive Talks-en inaugurazioa

    Parte-hartzaileak: BEC eta ADDIMAT

  • 10:15 - 10:45   KEYNOTE IREKIERA: Fabrikazio Aditiboaren arloan gaitasunak garatzea: 10.000 profesionali irakasten pilatutako eskarmentuari esker ikasi dudana

    Haden Quinlan – Programako Senior Zuzendaria - MIT (Massachusettseko Institutu Teknologikoa)

    Hitzaldi honetan, MIT institutuak Fabrikazio Aditiboak entzule ezberdinei eskaintzen dizkien gaitasunak irakasteko duen ikuspegiaz hitz egingo dugu. FAri buruzko irakaskuntzako gai komunak errepasatuko ditugu eta, dagokionean, jakinduria komunak mahaigaineratzen dizkigun erronkei aurre egingo diegu. MITeko programen eta ikasleen populazioen kasu espezifikoen azterlanak landuko ditugu, eta FAko prestakuntza-ahaleginak eta FAko antolaketa-gaitasuna erlazionatzeko modua izango ditugu hizpide.

  • 10:50 - 11:10   GE Aerospace/Additive ikuspegia, Fabrikazio Aditiboaren industrializazioarekin lotuta: pieza aeronautikoen ziurtapena (egonkortasuna, errepikagarritasuna, ekoizpena handitzea) eta laser-produktibitatearen eta PointMelt arloko azken garapenak EBMn

    José Greses - Emea Sales Leader - GE Additive (MAQUINSER)

    GE Aerospace enpresak azken hamarkadan haren turbina aeronautikoetarako egindako Fabrikazio Aditiboko garapen industrialak aurkeztuko dira hitzaldian, baita GE Additiveren FA teknologietan oinarritutako garapenak ere, turbinen hurrengo belaunaldian aplikatuko direnak. Garapen horien guztien artetik, plataforma baten barruan produktibitatea nola hazi azalduko dugu, pieza bakoitzaren kostua murriztuta: laser-potentzia handituta eta, horrez gain, 3D optikak eta elektroi-sorta bidezko fusio-teknologiarako (EBM) “Point Melt” fusio-estrategia berria erabilita. EBMn “Point Melt” estrategia (GE Additiveren patentea) erabiltzeak aukera ematen du euskarririk gabe eta oinarriko plakarik gabe ekoizteko, edozein norabidetan; metalaren fabrikazio aditiboan lehen aldiz lortu da hori. Hala, propietate mekaniko isotropiko eta zimurdura jarraituak eskuratzen dira. Abantaila horiek guztiek pieza bakoitzaren kostua nabarmen jaistea ahalbidetzen dute. Izan ere, eskuzko post-tratamenduak edo post-tratamendu oso konplikatuak saihesten dira. Gainera, urtutako materialaren mikroegitura kontrola daiteke, oso modu berritzailean. Horrek aukera berriak irekitzen ditu soldagarritasun txikiko materialekin lotuta (adibidez, nikelaren aleazioak (MAR247) turbinen tenperatura altuetarako, edo altzairu oso gogorrak (70HRC) higadura handiko aplikazioetarako).

  • 11:15 - 12:05   Fabrikazio aditibo bidez pieza industrialak fabrikatzearen arrakasta-kasuak funtsezko sektoreetan

    • Sektore aeroespaziala. Miguel Ampudia - I+G eta metalurgia arloko zuzendaria - AENIUM
    • Industria astunaren sektorea. Paula Rodríguez - ARCELORMITTAL
    • Automobilgintza/sektore industriala.
    • Trenen sektorea. Alejandro Serrano - Produktu-diseinatzailea. Fabrikazio Aditiboko Zentroaren arduraduna Madrilgo BMIn - AITIIP


  • 12:05 - 12:25   Coffee Break

    image

  • 12:25 - 12:45   Additive Manufacturing & Powder Metallurgy - An R&D excursion at Air Liquide

    Fabian van Rossum - ALTEC Manager South West Europe - Air Liquide

    Quentin Mandou - R&D Engineer - Air Liquide

  • 12:50 - 13:10   Keynote: Fabrikazio Aditiboaren industrializazioarekin lotutako SIEMENSen ikuspegia: Fabrikazio Aditiboari aplikatutako Biki Digitalak eta Adimen Artifiziala

    Sebastian Hartmann – Fabrikazio Aditiborako Biki Digitalen arloko doktorego-hautagaia - Siemens & TUM (Municheko Unibertsitate teknikoa)

    Siemensek FAren sektorean etorkizunean izango duen ibilbidea aurkeztuko du Sebastianek, eta sektoreko eta arlo akademikoko bazkide garrantzitsuekin dituzten proiektuetan biki digitalak eta adimen artifiziala nola aplikatuko dituzten azalduko du.

    Arreta berezia jarriko zaio lotutako kostuak murrizteko moduari. Izan ere, FA modu orokortuan txertatzea eta FAren sektorean mundu erreala eta digitala konbinatzea eragozten duen oztopo nagusietako bat da.

    Datuak prozesatzeko moduari buruzko adibideak aztertuko ditugu, eta piezen kalitatea handitzeko, piezak egiteko epea murrizteko eta FAren prozesuak hobeto ulertzeko erabil daitezkeen FAren sistema errealak ikusiko ditugu.

  • 13:15 - 14:00   Fabrikazio aditiboaren etorkizunari buruzko mahai-ingurua

    Parte-hartzaileak:

    • Agustín García - Zuzendaria - SICNOVA
    • Estibaliz Azaceta - Negozioen garatzailea - OPTIMUS3D
    • Marc Gardon - EMEA aplikazioen zuzendaria - RENISHAW
    • Martín Sáez - Iberiako Merkataritza Unitateko langileen arloko burua - MATERIALISE

    Moderatzailea:

    • Aitzol Lamikiz - Zuzendariordea - Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa (CFAA)

  • 14:00 - 14:10   BIEMH TALKS-en amaiera

  • * Egitaraua behin behinekoa da eta aldaketak jaso ditzake