ADDIT3D

Keynote: Fabrikazio Aditiboaren industrializazioarekin lotutako SIEMENSen ikuspegia: Fabrikazio Aditiboari aplikatutako Biki Digitalak eta Adimen Artifiziala

Sebastian Hartmann – Fabrikazio Aditiborako Biki Digitalen arloko doktorego-hautagaia - Siemens & TUM (Municheko Unibertsitate teknikoa)

Siemensek FAren sektorean etorkizunean izango duen ibilbidea aurkeztuko du Sebastianek, eta sektoreko eta arlo akademikoko bazkide garrantzitsuekin dituzten proiektuetan biki digitalak eta adimen artifiziala nola aplikatuko dituzten azalduko du.

Arreta berezia jarriko zaio lotutako kostuak murrizteko moduari. Izan ere, FA modu orokortuan txertatzea eta FAren sektorean mundu erreala eta digitala konbinatzea eragozten duen oztopo nagusietako bat da.

Datuak prozesatzeko moduari buruzko adibideak aztertuko ditugu, eta piezen kalitatea handitzeko, piezak egiteko epea murrizteko eta FAren prozesuak hobeto ulertzeko erabil daitezkeen FAren sistema errealak ikusiko ditugu.

Partekatu