ADDIT3D

GE Aerospace/Additive ikuspegia, Fabrikazio Aditiboaren industrializazioarekin lotuta: pieza aeronautikoen ziurtapena (egonkortasuna, errepikagarritasuna, ekoizpena handitzea) eta laser-produktibitatearen eta PointMelt arloko azken garapenak EBMn

José Greses - Emea Sales Leader - GE Additive (MAQUINSER)

GE Aerospace enpresak azken hamarkadan haren turbina aeronautikoetarako egindako Fabrikazio Aditiboko garapen industrialak aurkeztuko dira hitzaldian, baita GE Additiveren FA teknologietan oinarritutako garapenak ere, turbinen hurrengo belaunaldian aplikatuko direnak. Garapen horien guztien artetik, plataforma baten barruan produktibitatea nola hazi azalduko dugu, pieza bakoitzaren kostua murriztuta: laser-potentzia handituta eta, horrez gain, 3D optikak eta elektroi-sorta bidezko fusio-teknologiarako (EBM) “Point Melt” fusio-estrategia berria erabilita. EBMn “Point Melt” estrategia (GE Additiveren patentea) erabiltzeak aukera ematen du euskarririk gabe eta oinarriko plakarik gabe ekoizteko, edozein norabidetan; metalaren fabrikazio aditiboan lehen aldiz lortu da hori. Hala, propietate mekaniko isotropiko eta zimurdura jarraituak eskuratzen dira. Abantaila horiek guztiek pieza bakoitzaren kostua nabarmen jaistea ahalbidetzen dute. Izan ere, eskuzko post-tratamenduak edo post-tratamendu oso konplikatuak saihesten dira. Gainera, urtutako materialaren mikroegitura kontrola daiteke, oso modu berritzailean. Horrek aukera berriak irekitzen ditu soldagarritasun txikiko materialekin lotuta (adibidez, nikelaren aleazioak (MAR247) turbinen tenperatura altuetarako, edo altzairu oso gogorrak (70HRC) higadura handiko aplikazioetarako).

Partekatu