ADDIT3D

Haden Quinlan

Programako Senior Zuzendaria - MIT (Massachusettseko Institutu Teknologikoa)

Haden Quinlan - Programako Senior Zuzendaria - MIT (Massachusettseko Institutu Teknologikoa)

Haden Quinlan MITeko Produkzio Teknologia Gehigarri eta Aurreratuen Zentroko (APT) programen kudeatzailea da. 2016tik, Hadenek fabrikazio aditiboaren industriara bideratutako MITen irakaskuntza-lana zuzendu du beste batzuekin batera. MITeko Lanbide Heziketaren barruan aurrez aurreko tailerrak (adibidez, "3D inprimaketatik fabrikara") eta onlineko ikastaroak garatu eta eskaini ditu mundu mailan (adibidez, MITxPROko "Diseinu eta produkzio berritzailerako fabrikazio aditiboa"), lanean ari diren profesionalentzat. Guztira, Hadenek egindako lanari esker, 10.000 profesional baino gehiagok jaso dute Fabrikazio Aditiboa (FA) bezeroarentzako balio erantsia edo diferentziala lortu ahal izateko noiz, zergatik eta nola erabili jakiteko prestakuntza.

Irakaskuntza arloan egindako lanaz harago joanda, Hadenek MITen barruko eta kanpoko ikertzaileekin lan egiten du FArekin lotutako hainbat teknologiatarako kostuak eta balioak aztertzen. Gaur egun, MITen campusean doitasun handiko FA teknologiei eta horien prozesamendu-tresnei edo euskarriaren karakterizazio-ekipoei bideratutako hainbat instalazioren plangintza zuzentzen du. Hadenek interes handia du eskualdeko fabrikazio gaitasuna indartzeko, eta dirulaguntzen programetarako epaimahaikidea ere izan da (Massachusettsen).

Bestalde, Massachusettsen Fabrikazioko Larrialdiei Erantzuteko taldeko kidea ere izan da. Aipatutako taldea estatu mailako erakundea da, eta Massachusettsen egoitza duten 50 fabrikatzailerekin baino gehiagorekin lankidetzan aritu zen, arreta medikoaren eta berehalako erantzunaren hornitzaileentzako babes pertsonalerako ekipamenduen 15 milioi unitate baino gehiago produzitzeko 2020-2021 aldian. Haden Northeasterneko Unibertsitatean graduatu zen 2015ean.