BeDigital

KEYNOTE IREKIERA: Cloud – edge – data continuumeko politikak eta egitasmoak, eta horien aplikazioa industriaren eraldaketa digitalean

Leire Orue-Echevarria Arrieta - Policy Officer - DG CONNECT European Commission

Industriaren eraldaketa digitala ahalbidetzen duten teknologiak dira Cloud eta Edge computing. Era berean, enpresek haien datuak kudeatzeko eta erabiltzeko duten modua goitik behera aldatzen ari dira. Datuen ekonomia industriaren oinarrizko pilare bihurtu da gaur egun. Datuak kudeatzea, eskuratzea, gordetzea, prozesatzea eta erabiltzea funtsezkoa da, bai arkitektura zentralizatuetan (Cloud), bai deszentralizatuetan (Edge) eta federatuetan; batez ere, erabaki estrategikoei eta berrikuntzari dagokienez. Testuinguru horretan, Europako Batzordeak hainbat egitasmo eta politika jarri ditu martxan, Europar Batasuneko azpiegitura digitalak eta datuen segurtasuna indartzeko. Keynote honetan, Europako Interes Komuneko Proiektu Garrantzitsu (IPCEI) honi buruz hitz egingo da: azpiegiturak eta cloud zerbitzuak (IPCEI-CIS). 12 estatu kidetako 100 enpresak baino gehiagok parte hartzen dute bertan, eta 2,6 bilioi euroko inbertsioa du. Eta honakoez ere hitz egingo da: software irekiko middleware adimendun baten sorrera, datuen espazioen eta azpiegituren federazioarentzat; Data Act, zeinak cloud zerbitzuen arteko eramangarritasuna eta interoperabilitatea errazten dituen; edo Data Governance Act, zeinak enpresen artean datuak partekatzeko araudi esparru komun bat sortzea duen helburu, datuen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko eta sektore industrialean aplikatzeko.

Partekatu