BeDigital

Arrakasta-kasua: Zibersegurtasunak nazioarteko hedapen-prozesuetan duen garrantzia

Asier Riaño - Director de IT y Atención al cliente - GHI Hornos Industriales

Mikel Villar - Zibersegurtasuneko Negozio Unitatearen arduraduna - Irontec

Nazioarteko hedapen-prozesuaren barruan, GHIk 4.0 Industriaren arloko produktu berritzaileak garatzen ditu Machine Learning eta AA teknikak erabilita. Produktu horrek oso harrera ona du nazioarteko merkatuan, baina arazoak ditu bezero posibleek zibersegurtasunaren arloan dituzten kezkei erantzuteko, bezero posible horiek kezkatuta baitaude haien datuen bizi-zikloarekin.

Analisi sakon bat egin ondoren eta IRONTECen laguntzarekin, nazioarteko ISO 27001 ziurtapen-araua egokitu behar dela ikusi dugu, honakoak kontuan hartu ditzan: batetik, informazioaren segurtasun arloko prozedurak, eta, bestetik, araua inplementatutako zibersegurtasun-neurriekin lerrokatuta egotea.

Batasun horri esker, produktuak ikusgarritasun handiagoa lortu du zibersegurtasunarekiko kontzientzia handiagoa duten merkatuetan, laguntza gehigarria eman zaio zeregin komertzialari, nazioarteko merkatu berrietan sartzeko denbora murriztu da, eta erantzuna eman zaie bezeroaren babes-, konfidentzialtasun- eta trazabilitate-beharrei, beste batzuen artean.

Partekatu