BeDigital

Jens Lerche

Aplikazioen ingeniari seniorra - MathWorks

Jens Lerche - Aplikazioen ingeniari seniorra - MathWorks

2003 eta 2009 artean, Jens Lerchek mekatronikako masterra ikasi eta gainditu zuen Dresdeneko Unibertsitate Teknikoan. Haren ibilbide profesionala 2010ean hasi zen, Visteonen, osagaien ingeniari gisa. Bertan, VE baterien kudeaketa termikoan espezializatu zen, 2012ra arte. Gerora, azpisistemen ingeniari-postuan lan egin zuen enpresa berean, eta urtebete pasatu zuen klimatizazio- eta aireztatze-sistemetan buru-belarri lanean. 2013an MathWorksen sartu zen, aplikazioen ingeniari gisa. Sei urte igaro zituen postu horretan, eta mekatronika-sistemak moldatzen zituen, Simulink eta Simscape erabilita. 2019az geroztik, aplikazioen ingeniari senior gisa lan egiten du Lerchek MathWorksen, eta makinen eta ekipoen fabrikazio-sektorean jarria du arreta. Gainera, VDMAko simulazio-lantaldeko kide aktiboa da. Bertan, arlo honetako aurrerapenetan laguntzen du, 2021az geroztik.