BeDigital

Sandra Montes

Zuzendari nagusia - Cometel

Sandra Montes - Zuzendari nagusia - Cometel

Sandrak Industria Ingeniaritza eta Enpresen Administrazioa ikasi zuen UEMen, eta aurrerago Master in International Management ikasi zuen IE Business Schoolen. Hainbat enpresa multinazionaletan hasi zuen ibilbide profesionala, eta 2014an sartu zen Cometelera; 2016tik, enpresaren zuzendaria da. 1987an sortutako familia-enpresa da Cometel. Proiektu osoak egiten ditu bost kontinenteetan, hondakin industrialak garraiatzeko, tratatzeko eta banatzeko. Batez ere, sektore hauetako hondakin industrialak izaten dira: automobilgintza eta aeronautika, estanpazio-prozesuak, serie ertainen eta altuen mekanizazioa, galdaketa eta estrusioa. Gainera, 2020az geroztik ScrapAden sortzailea eta COOa da. Mundu mailan lan egiten du marketplace horrek, material birziklagarriak salerosten. Hala, end to end zerbitzua ematen dio sektoreari, kontrako alderdiak, egiaztapen-zerbitzuak, ordainketa seguruak eta atez ateko logistika bilatzeko. Negozio-eredu disruptiboa du, teknologia aurreratuaren bidez. Enpresak, dagoeneko, 100 herrialdetako 3.000 erabiltzaile ditu erregistratuta. Gainera, #WomenInTechSpain-eko kidea bilakatu da aurten.