BeDigital

Nerea Aranguren

Innovation Manager - DanobatGroup

Nerea Aranguren - Innovation Manager - DanobatGroup

Nerea Aranguren industria ingeniaria da (Nafarroako Unibertsitatea), Antolaketaren espezialitatean, eta doktorea da Berrikuntza Estrategikoan. BRTAren (Basque Research Technology Alliance) baitako IDEKO Teknologia Zentroan garatu du bere ibilbide profesionala, 20 urtetik gorakoa. Bertan, hainbat funtzio izan ditu, hala nola ikerketa jarduerak edo sailen zuzendaritza. 2016an zuzendari nagusi bilakatu zen. BRTAko Zuzendaritza Batzordeko kidea da, eratu zenetik, IDEKOren ordezkari gisa, eta beste 15 teknologia-zentroetako, CICetako eta administrazio publikoetako arduradunekin batera. Halaber, teknologia-zentroa ordezkatzen du manufaktura arloko ikerketa-erakunde garrantzitsuenekiko Estatuko harremanetan zein nazioarteko harremanetan, baita trengintzako, aeronautikako edo energiaren sektoreko bezero estrategikoekiko harremanetan ere.

Berrikuntza teknologikoarekin eta industriarekin lotuta egon da beti. Gaur egun, IDEKO Teknologia Zentroko gerentea eta DANOBATGROUPeko (aurrerantzean, DG) Berrikuntza eta Negozio Berrien Sustapeneko zuzendaria da, aldi berean. DANOBATGROUP lider nazionala da makina-erremintaren sektorean, 1.400 langile baino gehiago ditu eta urtean 250 milioi fakturatzen ditu. Bere lanpostua dela eta, etengabeko harremana du MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza Zuzendaritzarekin, eta haren erabaki-organoetan parte hartzen du. Gainera, DG ordezkatzen du hainbat forotan, elkartetan eta oinarri teknologikoko enpresatan. Honakoak nabarmentzen dira:

• DGk eta ITPk sustatutako CFAAko (Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa) presidentea.

• BAIC Basque Artificial Intelligence Centerreko presidenteordea; industrian AA sustatzea helburu duen elkarte publiko-pribatua da BAIC.

• SAVVYko (digitalizazio industrialeko soluzioak) presidentea.

• INGUMAko (IDEKOren startupa, adimen lehiakorreko soluzioak garatzeko) administratzaile bakarra.

• UPTEKeko (fabrikazio aurreraturako eta digitalerako startupen elkartea, AFM Klusterraren baitakoa) presidentea.

• BCN3Deko (inprimatze aditiboko ekipoak fabrikatzen ditu) Administrazio Kontseiluko batzordekidea.

• ENDITYko Administrazio Kontseiluko batzordekidea. IDEKOk eta DGk sustatutako enpresa da, eta ikuskapen ez suntsitzaileko soluzio automatizatuak ematen ditu.

• MONDRAGON Korporazioko Negozio Berriak Sustatzeko Batzordeko kidea.