BIEMH

Gregorio Ameyugo

Adimen Artifizialaren eta Robotikaren Dibisioko burua - CEA

Gregorio Ameyugo - Adimen Artifizialaren eta Robotikaren Dibisioko burua - CEA

Gregorio Ameyugo Adimen Artifizialaren eta Sistema Interaktiboen Dibisioko burua da Frantziako Energia Atomikoaren eta Energia Alternatiboen Batzordean (CEA). Munduko ikerketa- eta garapen-zentro nagusienetako bat da hori.

300 ikerlariz eta ingeniariz osatutako lantaldeak hainbat arlotako teknologiak garatzen ditu: pertzepziozko adimen artifiziala, hizkuntza naturalaren prozesamendua, robotika, biki digitalak eta errealitate birtuala, IoT eta gizakia-makina interfazeak. Gero, industria-sektore guztietako enpresetara transferitzen dituzte teknologia horiek.

Gregorioren lantaldeek inpaktua dute gizakia mundu fisikoarekin eta digitalarekin elkartzen den (eta batzuetan talka egiten duen) lekuetan. Horren adibide dira garunak kontrolatutako lehenengo exoeskeletoa (paziente tetraplegiko batekin erabili zuten, berriz ibil zedin); indarraren atzeraelikadura duen telepresentzia, mila kilometroko distantziara; eta munduko podiumak Waymo Challengen eta nazioarteko Robothonen.

Gregorio Ingeniaritza Aeroespazialeko doktorea da, eta Rolls-Royce, Indra eta Airbus enpresetan lan egin zuen, CEAra batu baino lehen. Ordutik, 50 produktu eta soluzio teknologiko baino gehiago merkaturatzen lagundu du.

Gregoriok AAren eta teknologiaren arloko estrategiari eta politikari buruzko aholkularitza eskaintzen die enpresei, gobernuei eta nazioarteko erakundeei, erregulartasunez. Hainbat enpresa eta erakundetako zuzendaritza-batzordeetako kidea da. Antza denez, sekulako karateka da, eta Parisen bizi da emaztearekin eta lau seme-alabekin.