ADDIT3D
  • 09:00 - 17:05   Akreditazioen mostradorearen ordutegia

    Gogoratu web orriaren bidez izena emateko aukera duzula edo/eta hitzaldi-aretora sartzeko erakusmahaian, azoka egiten den egunetan.

  • 09:30 - 09:45   Ongi etorria eta Inaugurazioa

    Eusko Jaurlaritzaren eskutik
  • 09:50 - 10:35   Hitzaldia: Last Chance for a Slow Dance

    Beñat Saratxaga - Behark Arquitectura (Bilbo)

    Hainbat sari jaso ditu egurrarekin egindako lanarengatik, besteak beste COAVN saria, bi Egurtek sari eta AITIM saria. Behaketatik abiatu, beharretan oinarritu eta soilik beharrezkoa proposatzen duen arkitektura gisa definitzen dute beren obra. Arkitektura lasaiaren alde egiten du, ez da harroa, umila baizik; eta hiri-berroneratzeko obra jasangarrietan jartzen du arreta. Halaber, herritarren parte-hartzea sustatzen du haiek gozatuko duten espazio publikoa diseinatzeko garaian.

  • 10:40 - 11:25   Hitzaldia: Timbering the city

    Liza Heilmeyer - Birk Heilmeyer und Frenzel

    Alemaniako arkitektoa da eta garrantzi handia ematen die egurrarekin egindako eraikuntzei. Horren adibide da Stuttgarteko Kita im Park haurtzaindegia. Egurrezko egitura du eraikinak eta zati handi bat prefabrikatua da. Egurrezko eraikinak pisu gutxiago duenez, eraikina azpian dagoen babesleku antiaereoaren gainean eraiki daiteke. Kanpoko horma guztiek eraikuntza baten abantaila guztiak dituzte. Egurrezko egitura dute eta fatxada aireztatutako estaldurarekin indartuta dago.

  • 11:30 - 12:15   Coffee Break

  • 12:20 - 13:05   Hitzaldia: Mieux avec moins

    Philippe Madec - Atelier Philippe Madec (Paris)

    Madecek sentsibilitate berezia du egurrarekin lan egiteko garaian. Bere obraren xedea da baliabide naturalak gehiago errespetatzen dituen arkitektura lortzea, lehendik dagoena eraldatzea ezer berria eraiki aurretik, material berriztagarriak eta tokiko jakinduria baloratzea, soluzio tekniko sendoak sustatzea eta tradizioaren eta modernitatearen arteko oreka proposatzea. 2018an, “Urritasun zoriontsu eta sortzailearen aldeko manifestua” lanean bildu zituen asmo horiek.

  • 13:10 - 13:55   Hitzaldia: Snøhetta

    Jette Hopp - Snøhetta

    Jette Cathrin Hopp nació en 1971. Es arquitecta y trabaja para Snøhetta desde 2005, actualmente como directora y parte del grupo directivo y es responsable de adquisiciones y nuevos proyectos. El conocido estudio noruego Snøhetta trabaja la arquitectura de manera multidisciplinar. La madera es protagonista en muchos de sus proyectos, como Čoarvemátta, Skimuseet, House Dokka... o Powerhouse Telemark, en la ciudad de Prossnun, revestido con balaustres de madera que proporcionan sombra natural en la fachada más expuesta al sol, al oeste, noroeste y noreste. Se trata de un edificio único por su eficiencia, ya que generará más energía de la que utiliza. Powerhouse Telemark ha sido diseñado con forma de diamante para aprovechar la energía solar gracias a los paneles fotovoltaicos que se instalarán en su tejado, y también dispondrá de bombas de calor que cubrirán las necesidades de calefacción.

  • 14:00 - 14:30   Egurtek 2024 Sari banaketa

  • 14:30 - 15:30   Erakusketa gunera bisita

  • 15:30 - 16:15   Hitzaldia: Usurbilgo musika-eskolaren birgaitzea eta handitzea

    Maialen Sagarna - OS3 Arquitectura (Usurbil)

    Usurbilgo (Gipuzkoa) Zumarte Musika Eskola erreformatzeko proiektuan, egurrak hartu du protagonismoa, ematen duen berotasunagatik, jasangarria delako eta eraikinaren erreforma zurkaizteko garaian arina delako. 0S3 Arquitectura estudioak egur xaflatuaren eta kontraxaflatuaren soluzioak erabili ditu forjaketa berriak eta estalkia sortzeko eta laritzezko xaflen panelak eta bastidoreak erabili ditu kanpoaldeko fatxadak diseinatzeko. Igogailua ere CLT egurrarekin eraiki du.

  • 16:20 - 17:05   Hitzaldia: Estudio HAZ Arquitectura

    Manuel Sánchez-Villanueva - Estudio HAZ Arquitectura

    HAZ Arquitectura estudioan Carol Beuterren bazkidea den Manuel Sánchez-Villanuevak honela definitzen du Bartzelonako Porta Trinitat hainbat funtziotarako multzoa: “Jendea etxean sentitzeko egurrezko eraikina”. Bertan, materiala da protagonista, bai egituran, bai diseinuan, eta milaka listoien noranzkoarekin jolastu dute begiradaren arabera aldatzen doazen testurak sortzeko. Lan honetan egurra erabiltzea hiri-ingurune ospelean material epela erabiltzea dela definitu du.

  • 09:25 - 14:00   Akreditazioen mostradorearen ordutegia

    Gogoratu web orriaren bidez izena emateko aukera duzula edo/eta hitzaldi-aretora sartzeko erakusmahaian, azoka egiten den egunetan.

  • 09:30 - 10:15   Hitzaldia: MODULUS MATRIX - 85 VPO CORNELLA (Egurtek 2022 Saria)

    José Toral - Peris+Toral Arquitectes

    Marta Peris eta José Manuel Toralek jaso dute 2022ko eraikuntzako Egurtek Saria, Cornellà de Llobregateko (Bartzelona) etxebizitza sozialengatik. Epaimahaiak proiektu baitako egoera ugarietan, egitura konfiguratzeko unetik hasi eta proiektuaren elementu ugarietan duen presentziara arte, egurra erabiltzeko garaian izandako aparteko koherentzia nabarmendu zuen. Hori guztia osaera arkitektonikoari arreta eta zehaztasun handia emanez egin zela azpimarratu zuten epaimahaikideek.

  • 10:20 - 11:05   Hitzaldia: Sustainable Simple - AFKS Architects-en lan berriak

    Mikko Liski - AFKS Architects

    Egurra da Finlandiako arkitekto horien lanaren ardatza. Materialak erabiltzeko modua da beren kezka nagusia. Modu hori aldatu egin daiteke eta agerikoa izatetik ustekabekoa izatera igaro daiteke, baina garrantzitsuena sortzen duten sentsazioa da: epelak izan behar dute, fisikoak, presente egon behar dute eta ukitzeko aukera izan behar da. Halaber, materialak modu duinean zahartzea ere oso garrantzitsua da. Hori gertatzen da egurrarekin egindako bere obra zabalean zehar. Horren adibide da Helsinkiko Finnish-Russian School eskola.

  • 11:10 - 11:55   Coffee Break

  • 12:00 - 12:45   Hitzaldia: Backraum Architektur

    Andreas Etzelstorfer - Backraum Architektur

    Backraum Architektur Andreas Etzelstorferrek zuzendutako estudioa da eta materialen erabilera kontzientearen gaineko proiektuak garatzen ditu. Hain zuzen ere, faktore erabakigarria da hori arkitekturaren bere proiektuan, baita ekologia eta jasangarritasuna ere. Horregatik, egurra da protagonista bere proiektu gehienetan, esaterako, Badehütte I eta II, Casa M edo Hintaus lanetan.

  • 12:50 - 13:35   Hitzaldia: David Chipperfield Architects (Pritzker Saria 2023)

    David Chipperfield - David Chipperfield Architects

    Azken Pritzker Sariaren irabazlea izan arren, nazioarteko ospea du aspalditik David Chipperfieldek. Bere jardun arkitektonikoaren ikuspegiaren oinarrian dago eraikitako ingurunearen jasangarritasun sozialarekiko eta ingurumeneko jasangarritasunarekiko kezka eta bizitza kolektiboaren kalitatean duen rola. Bere obra nagusien artean daude Berlingo Neues Museumen berreraikuntza, Seulgo Amoerpacifik egoitza eta Nueva Yorkeko The Bryant. 100 sari baino gehiago jaso ditu diseinuaren bikaintasunarengatik.

  • 13:40 - 13:55   Ondorioak

  • 13:55 - 14:00   Kongresuaren amaiera

  • * Egitaraua behin behinekoa da eta aldaketak jaso ditzake