ADDIT3D

José Toral - Peris+Toral Arquitectes (Bartzelona)

José Toral Bartzelonako PERIS+TORAL ARQUITECTES arkitekturako estudioaren bazkidea da, Marta Perisekin batera. Estudioak bizitzeko eta eraikitzeko modu berriak ikertzen ditu, klimak eta etxebizitza-larrialdiak planteatzen dituzte erronkei aurre egiteko. 2016tik, ETSAB UPCren Arkitektura Proiektuen Saileko irakasle elkartua da José Toral, eta espazio publikoaren eta hiri-proiektuen azterketan dago espezializatuta.

PERIS+TORAL ARQUITECTESen lanak hainbat sari jaso ditu, besteak beste: CSCAE SPANISH ARCHITECTURE AWARD 2022 saria, nazioarteko MATILDE BAFFA UGO RIVOLTA EUROPEAN ARCHITECTURE AWARD 2021 eta 2022 eta Platinium Winner GRAND PRIX DU DESIGN 2022 sariak, egurrarekin egindako eraikuntzentzako EGURTEK 2022, WOOD DESIGN & BUILDING AWARD 2022 Honor Award saria eta EU MIES AWARD 22 sarietan finalista izan zen 2022an, Cornellàko 85 etxebizitza sozialen proiektuarekin.