STEEL TECH

Juan Almagro

Laborategi eta Ikerketa Saileko zuzendaria - ACERINOX



Juan Almagro -Laborategi eta Ikerketa Saileko zuzendaria- ACERINOX


Kontrolerako laborategietako I+G arloko arduraduna da ACERINOX EUROPAn. ACERINOX taldearen mundu mailako I+G jarduera ere koordinatzen du.

UCAn lizentziatu zen eta UCMn egin zuen doktoretza. 1987an hasi zen ACERINOX SA enpresan eta han garatu du bere ibilbide profesional osoa, betiere I+G arloari lotuta. Orain ACERINOX EUROPA SAUn dago.

Estatuko eta Europako 30 ikerketa-proiekturen baino gehiagoren arduraduna. Horri esker, hartu-eman estua izan du Espainiako eta Europako berrikuntza siderurgikoko eragile nagusiekin. Ikerketa-lan horren emaitza gisa, 100 artikulu eta komunikazio baino gehiago idatzi ditu kongresu zientifikoetarako, Unibertsitateekin eta Ikerketa Zentroekin lankidetzan. Gainera, 3 patente eskuratu ditu, horietako bat Europakoa.

Cadizeko eta Sevillako unibertsitateetako irakasle elkartua da eta haien Master eta Doktoretza programetako ohiko kolaboratzailea da.

Honako elkarte hauetako kidea da: EMAS European Microbeam Analysis Society, SME Espainiako Mikroskopia Elkartea eta PLATEA Espainiako Altzairuaren Plataforma. UNESID Berrikuntza Batzordeko kidea ere bada, 2010etik.