STEEL TECH

Ana Fernández-Iglesias

Meatzaritza Jasangarriko zuzendari orokorra - ARCELORMITTAL GLOBAL R&D



Ana Fernández-Iglesias - Meatzaritza Jasangarriko zuzendari orokorra - ARCELORMITTAL GLOBAL R&D


"Ana Fernández-Iglesias ingeniari kimikoa da, berrikuntza industrialean espezializatua. 15 urtetik gorako esperientzia du, eta haren ikerketak jasangarritasunean eta ekonomia zirkularrean oinarritzen dira. Gaur egun, ArcelorMittaleko –altzairuaren eta meatzaritzaren arloko enpresa– I+G sailean lan egiten du, eta meategietako jasangarritasun-proiektuen zorro orokorra zuzentzen du.

Horrez gain, meategietako hondakinen kudeaketan doktorea da, eta irakasle elkartu gisa lan egiten du Oviedoko Unibertsitatean. 2018an, ekonomia zirkularreko lider izendatu zuen Washingtongo Advanced Leadership Foundationek; eta ekonomia zirkularreko aitzindariaren aitorpena eman zion Ellen MacArthur Fundazioak, 2020an."