STEEL TECH

Pilar Esteban

I+Gko ikertzailea - TUBACEX I+D

Pilar Esteban - I+Gko ikertzailea - TUBACEX I+D

Masterra du zientzia fisikoetan, materialen espezialitatean. Zientzietan doktoretza eskuratu zuen 2009ko apirilean Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolan. Urte hartan hasi zen Tubacex enpresa-taldean lanean, I+G arloko garapen-proiektuak zuzentzen eta horietan parte hartzen (batez ere altzairu herdoilgaitz berriekin eta nikela oinarri duten aleazioekin eta konexioekin lotutakoetan) sektore hauetan: petrolioa, gasa eta OCTGa (petrolio-putzuetarako produktu tubularrak). Gaur egun, CO2 garraiatzeko eta biltegiratzeko (CCS, ingelesez) soluzio tubularrak garatzen modu aktiboan jarraitzen du lanean. Metalurgian, produkzio-prozesuen diseinuan, tratamendu termikoen definizioan, eta altzairuen karakterizazio mekanikoan eta mikroestrukturalean aditua, eta Six Sigma proiektuetan gerriko beltza da. Datuen azterketa estatistikorako teknika ugari erabiltzen maila aurreratua du. Gainera, gaur egun, Tubacexen ordezkaria da petrolioaren eta gasaren, eta beste aplikazio berri batzuen (CCS, adibidez) produkzioarekin eta esplorazioarekin lotutako normalizazioko nazioarteko batzorde teknikoetan.