STEEL TECH

Felix Bayon

ESSA STEEL HUB



Felix Bayón - Steering product Manager - Sidenor Aceros Especiales SLU

Félix Bayón ingeniaritza industrialean doktorea da eta ezagutza teknikoak ditu altzairuarekin, aluminioarekin eta galdaketa-industriekin lotuta. Ikerketa-taldeak koordinatzen eta I+G arloko proiektuak gauzatzen lan egin du, baita altzairuaren, aluminioaren eta forjatutako osagaien kudeatzaile komertzial gisa ere automobilgintzaren industrian. Esperientzia handia du, gainera, taldeak koordinatzen eta CAPEX proiektuak kontrolatzen, plangintza estrategikoan, prozesuen berrikuntzan, produktu- eta produkzio-prozesuen hobekuntzan eta abarretan.

2010 eta 2019 artean, Sidenorren egin du lan I+G eta berrikuntzako proiektuen eta EB mailan teknologia hedatzeko proiektuen arloetan. Gainera, hainbat elkarte profesional eta klusterretako kidea da.

2019. urtetik, Sidenorren egiten du lan automobilgintzako aplikazioetarako produktuen kudeatzaile gisa.