STEEL TECH

José Luis Alonso Andreano

Irakaslea eta ikerlaria - Mondragon Unibertsitatea

Administrazioan eta Enpresa Zuzendaritzan lizentziatua Mondragon Unibertsitatean. Erakundeetako Informazioaren eta Ezagutzaren Kudeaketa Estrategikoa Masterra egin zuen Universidad Oberta de Catalunyan eta, egun, doktoretza-tesia egiten ari da Mondragon Unibertsitatean, ikasten ari diren erakundeentzako ikaskuntza-kulturaren arloan.

Hamar urtetik gorako esperientzia du pertsonen kudeaketan ETE-en arloan. 2011tik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean lan egiten du, bai unibertsitatea-enpresa harremanen arduradun, bai ikerketaren eta transferentziaren arloan.

Irakasle eta ikerlari izateaz gain, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ikaskuntza-estrategien ikerketa taldeko arduradun ere bada. Ikaskuntza-ekosistemetan, ikasteko eremu pertsonaletan eta Lifelong Learning arloan espezialista da. Hainbat enpresarekin lankidetzan egin du edo egiten du lan, besteak beste, LKS, Copreci, Eroski, Caprabo, Sener, UCF, Laboral Kutxa, Fagor Automation edo Sidenor, haien ikaskuntza-estrategiarekin, berrikuntzarekin eta zuzendaritza-garapenarekin laguntzeko.