STEEL TECH

Irantzu Calvo Santamaría

Irakaslea eta ikerlaria - Mondragon Unibertsitatea

Fisikan eta astrofisikan prestakuntza akademiko handia duen profesionala da. Astrofisikan doktorea da La Laguna Unibertsitatean eta Astrofisikako Masterra ere badu. Doktoratu aurreko ikerlaria izan da Kanarietako Astrofisika Institutuan eta doktoratu osteko ikerlaria izan da Belgikako KU Leuven Unibertsitatean.

Egun, irakaslea eta ikerlaria da Mondragon Unibertsitatean, eta analitikaren eta datuen zientziaren arloetako ikasgaiak ematen ditu. Horrez gain, Negozio Inteligentziarako Datuen Analisia/Business Analytics Unibertsitate Masterra koordinatzen du. Hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte beste erakunde batzuekin lankidetzan eta aitortzak jaso ditu bere lan akademikoarengatik, besteak beste, Hezkuntza Ministerioaren FPI beka eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren doktoratu aurreko mugikortasunerako laguntza.

Halaber, zientzia-artikulu ugari argitaratu ditu espezializatutako aldizkarietan eta estatuko eta nazioarteko jardunaldietan, mintegietan eta tailerretan aurkeztu ditu bere lanak. Ikerketan duen esperientziaz gain, ikastaroak eman ditu fisikaren, estatistikaren eta programazioaren arloan. Administrazioen edo erakunde publiko eta pribatuen deialdi lehiakorren bidez finantzatutako I+G+b proiektuetan hartu du parte.